XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kanping.

Akanpatzea libertsio bat da.

Duela mende asko gizonak nomadak ziren: naturalezak ematen zionatik bizi eta etxe aldakorrak eraikitzen edo lurreko aterpeetan babesten ziren (ikus Prehistoria).

Ondoren nekazari bihurtu ziren, toki batean finkatu eta etxe, herri eta hiri eraiki.

Gaurregun ere badira zenbait herri bizitza nomada daramatenak (ikus Bizitegia).

Guretzat, hirian bizi geranontzat kanpamendu batean egun batzu pasatzea jolas atsegina eta eguneroko bizitza aldatzeko modu bat besterik ez: zeru zabalean bizi ohi dan eguzkia hartuz eta eguneroko mila arazo nola konpontzeko adimendua zorrozten.

Lur sail librea eta kanpinga.

Akanpatzeko tokia behar lehenik nahi den denbora eman eta gure egoitza ezartzeko.

Badira lur sailak nonahi, eta orduan udalaren baimena behar da edo nagusiarena eta badira ere toki hornituak edo ekipatuak, kanping izena dutenak.

Zerbitzu eta istalazioak eskaintzen zaizkie hauetan akanpatuei.

Lehen kanpamentuak XX. mendearen hasieran eratu ziren, baina hogeita hamargarrenetik bakarrik handitu da akanpatzaileen kopurua; hain handia da non industriak denen gustorako eta denen ahalbide ekonomikoetara egokitu bait ditu behar tresnak.

Akanpatze librea abentura bat da.

Kanping batetara doanak ekipo hornitua eraman ohi du eta bizitza aski erreza darama, baina akanpatze librea pratikatzen duenak ekipo urri bat aski du eta honela oinez alda daiteke tokiz, autoa iritxi ez daitekeen tokietara helduz.

Egiazko abentura bat da akanpatze librea, zeren egokitzeko gaitasun handia eta irudimena behar bait da.

Ura guztiz beharrezko.

Garbiketa ere asko zaindu behar da kanpamenduan, eta horregatik egoki da guztiz ibaitxo edo aintzira baten inguruan akanpatzea garbiketa egiteko, arroparena dela, edateko eta otordua egiteko.

Ondoan etxeren bat edo ikuiluren bat bada, agian ura ezingo da edan; orduan, edan nahi bada pastilla edo ttantta batzu botatzen zaizkio farmaziatan eros daitekeenak.